Irakasle talde honek azaldu duenez, 2012. urtean EAEko zerbiztu publikoetan murrizketak areagotzeak egoera larrian ipini du hezkuntzaren kalitatea: "Aurrekontuetan gutxitu egin da oinarrizko zerbitzuetara dedikatzen den dirua. Hori dela eta, ikaslegoaren hezkuntza kalitatea arriskuan jartzen da".
Murrizketek ondorio larriak ekarri dituela salatu dute:
- Ordezkapenak betetzeko irakasle falta.
- Ikasle kopurua haunditu arren irakasle kopurua berdin mantentzea.
- Aniztasunari erantzuteko zailtasunak.
- Baliabide gutxiago.
- Lan baldintza kaskarragoak.
- Aukera urriagoak proiektuak eta formazioak garatzeko.
Egitekoak diren mobilizazioak babesteko eta parte hartzeko deia egin dute.