Elur malutak bota eta bota, berriro ere mendiak eta kaleak zuritzen ari dira Soraluzen ere. Goizean goizetik paladun traktorea mendi bideak garbitzen ari da eta udaletik jakinarazi dute oraingoz behintzat ez dagoela aparteko arazorik bideetan. Atzo peatonalizazioa berriz ezarri bazen ere, gaur ibilgailuak erdialdetik ibili ahalko dira badaezpadako arazoak sahiesteko.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.