"A" Erregionalak hiru puntuak eskuratu ditu Intxaurreren zelaian 1-3 irabazita

plaentxia_com 2012ko ots. 7a, 13:04

Garaipen honen ostean, Erregionala laugarren kokatu da, 33 puntu ditu, Getariako Keta eta Antzuolak beste. Jubenilek Burumendiren aurka 4-0 galdu dute. Bestetik, denboraleak Sorako "B" Erregionalaren eta Kadetearen partiduak bertan behera laga ditu asteburuan. (+gehiago)

 
Erregional Preferenteak Intxaurreren aurka 1-3 irabazi du azken jardunaldia. Hiru puntu hauekin, 33 batzen ditu, Getariako Keta eta Antzuolak beste. 
 
Datorren asteburuan Lagun Onak taldeko liderraren aurka jokatuko dute Preferenteko mutilek. Azpeitiarrek sei puntu gehiago dituzte, 39 denera. Ea sei puntuko aldea hirura ekartzea lortzen duten Ezoziko neurketan. 
 
Igoera fasea jokatzen dihardu Sorako Jubenilen taldeak, eta ez du garaipenik eskuratu oraindik. Burumendiren aurka izan duten azkena, 4-0 galdu dute.
 
Aurkari berria, Hondarribiko "B" taldea izanen dute, Ezozin, zapatu arratsaldean. Hondarribitarrek bi garaipen lortu dituzte Igoera Faseko ligaxkan. Jubenilek ostera, jokatutako 5 partidutatik, bat ere ez dute irabazi.
 
Eguraldiagatik bertan behera geratu ziren "B"Erregionala eta Gazteak-en arteko partidua eta Kadeteek Arrasate "B"ren aurka zutena. Aurrerago jokatu beharko dituzte. Bien bitartean, Kopa jokatzen jarraituko dute, asteburuan, arazorik ez bada:
 
Datozenak: 2012/02/11
"A" Erregionala - Lagun Onak
Eibartarrak - "B" Erregionala
Kadeteak - Eibartarrak
Jubenilak - Hondarribi "B"