Zabalak behin baino gehiagotan jaso du lehen saria eta gaur ere, epaimahaiaren ustez berarena izan da opilik goxoena. Lehen saria 70 euroko txekea izan da. Bigarren saria Unai Rodriguezentzat izan da, 50 euroko txekea jaso du; hirugarren opilik onena, Inma Matutek egindakoa izan da eta 30 euroko txekea jaso du.
Behin epaia emanda, partehartzaileen opilak dastatzeko aukera izan du hainbat lagunek.