Soraluzeko Udalak herri erdialdearen peatonalizazioa bertan behera lagatzea erabaki du denboralearen ondorioz.
Domekara arte behinik behin, autoak erdialdetik ibili ahal izango dira, errepideetan egon daitezkeen arazoak sahieste aldera.
Izan ere, izotza ere bota du eta nahiz eta arazo
larririk ez den egon, udaletik argitu dute brigadako beharginak goizero
ibiliko direla gatzez estaltzen bideetako bazter konplikatuenak. Alerta egoeratik irten bitartean geratuko da bertan behera erdialdearen peatonalizazioa.
Elurra kentzeko pala erosi dute udalean
Aurten lehenengoz udalak mendibideak eta errepideetako
elurra garbitzeko pala bat erosi du. Traktore haundi bati lotuta joaten
da pala.