Elgetako Memoria Historikoaren interpretazio zentrura bisita gidatua

plaentxia_com 2012ko ots. 1a, 13:29

AEK-k Elgetara irteera antolatu du bihar goizerako. Bertan dagoen Memoria Historikoaren Interpretazio Zentrua bisitatuko dute lehenengo eta gero, 36ko gerrako aztarnak bisitatuko dituzte "ibilbide tematikoan". Irteera irekia da eta edonork du txangora joatea, (943751434 telefonora deitu). Elgetan bertan elkartuko dira, goizeko 10.00etan. Mendiko botak eramatea gomendatu dute. (Zentroaren informazio gehiago) Irudia: goiena.net

 
{mosimage}AEK-k Elgetara irteera antolatu du bihar goizerako. Bertan dagoen Memoria Historikoaren Interpretazio Zentrua bisitatuko dute lehenengo eta gero, 36ko gerrako aztarnak bisitatuko dituzte "ibilbide tematikoan". Euskaltegiko ikasleei 1936ko historia hobeto ezagutzeko aukera eskaini nahi zaie eta noski, euskera hutsean.  
 
Irteera irekia da eta edonork du txangora joatea, (943751434 telefonora deitu). Elgetan bertan elkartuko dira, goizeko 10.00etan. Mendiko botak eramatea gomendatu dute
 
Memoria Historikoaren Euskal Zentroa Elgetan kokatuta dago eta bi atal nagusik osatzen dute: bata Espaloia Kafe Antzokian dagoen erakusketa iraunkorra da. Sasoi haretako hainbat arma, tresna, egunkari... dago ikusgai. Osagarritzat maketa eta azalpen grafikoak ere badaude.
 
Bestetik "ibilbide tematikoa" dago. 5 kilometroko ibilbide honetan, 1937ko frontearen kokalekuetan barrena ibiltzeko aukera dago. Gerora berreskuratutako babeslekuak, lubakiak eta parapetoak daude ikusgai.
 
Informazio gehiago:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.