Neurri hauetako batzuk oso larritzat jo dituzte: gaixoaldietan Jaurlaritzak ordaintzen zuen osagarrietan aldaketak, ordezkapen edo borondatezko erretiroagatik orain arte jasotzen zuten ordainaren desagerpena eta adinagatik zeuden ordutegi murrizketak ezabatzea.
Azpimarratu dute neurri hauek aplikatzeak irakaskuntza publikoaren kalitatean eragin zuzena izango duela:
“Seme-alaben hezkuntza kalitatea delako arriskuan jartzen da, baliabide gutxiago dagoelako, denbora bera ez dugulako ikasleei behar duten arreta eskaintzeko, aukera urriagoak ditugulako proiektuak eta formazioa garatzeko eta lan baldintza kaskarragoetan aritu behar dugulako”.
Mobilizazio gehiago otsailean zehar
Otsailaren 4an manifestazioa deitu du hainbat sindikatu eta eragile sozialek Bilbon, zerbitzu publikoen defentsan. 18.00etan Jesus Bihotza etorbidetik.
Otsailaren 7an beste elkarretaratze bat deitu dute Plaentxi Ikastetxean, goizeko 8.45ean.
Hilaren 9an berriz, lau orduko lanuztea deitu dute sindikatuek.