2012-2013 ikasturteko matrikulazioa zabalik Plaentxi Ikastetxean

plaentxia_com 2012ko urt. 31a, 13:35

Otsailaren 10a arte egongo da izena emateko aukera. Bertara hurbildu behar da, astelehenetan goizeko 11.00etatik 16.15era. Gainontzeko egunetan 9.00etatik 12.30era. Aurkeztu beharreko dokumentazioa kontsultatu:
 

 
2012-2013ko ikasturterako ikasleen matrikulazio epea zabalik dago Plaentxi Herri Ikastetxean. Izena emateko bertara hurbildu behar da, ordutegi honetan: 
 
Astelehenetan goizeko 11etatik 16.15era.
Martitzen, eguazten, eguen eta barixakuetan 9etatik 12.30era.

Dokumentazio hau aurkeztu behar da:
 
  • Ikasleari dagokion Familia Liburuko orriaren fotokopia.
  • Aita/Amari dagokion Familia Liburuko orriaren fotokopia edo Lege-Tutorea izatearen ziurtagiria.
  • Gurasoen NANren fotokopiak (atzerritarren kasuan AIZ).
  • Familia helbidearen ziurtagiria.
  • Osasun kartila zuriaren fotokopia (haurra agertzen den kartilarena).

Ikasturtea amaitu aurretik umeen eskolaratzeari buruzko informazio guztia azaltzeko bilera bat egingo dutela jakinarazi dute.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.