KZgunea goizetik irekiko dute otsailean

plaentxia_com 2012ko urt. 31a, 13:00

Beti bezala interneteko zerbitzu eta programak erabiltzen irakatsiko dute. Besteak beste, "Openideiak" elkar laguntzeko eta partaidetzarako gune birtuala, AVG edo Avast izeneko birusen kontrako bertsioak instalatzeko ikastaroa edota Metaposta dokumentu gordailu-elektronikoa zertan datzan ikasi eta bertan kontu bat sortu ahalko da. Astelehenetik barixakura goizetik izango dira ikastaroak, 9.00etatik 13.00era, Baltegieta 18 kalean.