"A" Erregionala 2-1 gailendu zaio Zestoari

plaentxia_com 2012ko urt. 30a, 15:59

Garaipenarekin hurbilago du sailkapeneko goiko postua. Kadeteak Arizmendiri 3-2 irabazi diote, Kopako txapelketan 3tik 2 garaipen eskuratu dituzte. (Ikusi emaitza guztiak eta hurrengo jardunaldiko partiduak) 

 
Sailkapeneko lidertza berreskuratu nahian hor dabiltza "A" Erregionaleko mutilak. Azken jardunaldiaren ostetik, apur bat hurbilago dute lehen postua: Zestoaren aurka 2-1 gailendu ziren plaentxiarrak eta hiru punturekin, Lagun Onak-engandik sei puntura daude. 
 
Zestoa "B"ren zelaian izan ziren, Kopa jokatzen, "B" Erregionaleko jokalariak. Hutsna amaituta, ez zuten punturik banatu. Aretxabaleta "C" sailkapeneko buruan dago, 9 punturekin. Sorako Erregionalak berriz, bosgarren, 5 punturekin. 
 
Sorako Jubenilek hiru puntuak eskuratu zituzten 1-0 Hernani "B"ri irabazi eta gero. Hamarretik 9.ak dira Igoera Faseko lehiaketan. Lau partidutik, hiru galdu dituzte eta azken hau bakarrik irabazi. 
 
Kopa jokatzen dihardute halaber, Sorako Kadeteek. Eta ez dabiltza batere gaizki. Azken neurketa Arizmendiren aurka 3-2 irabazi dute eta sailkapenean 5.ak dira, 6 puntu batuta. Hiru partidutatik bi irabazi dituzte. 
 
Emakumeetan Infantilak Bergara hartu zuen Ezozin, 2-3, kanpokoentzat izan ziren puntuak. Duela bi jardunaldi eskuratutako garaipena errepikatu beharrean daude neskak, hiru puntu soil baitituzte. 
 
Datozen partiduak: 12/02/04
Intxaurre-Erregional Preferentea
"B" Erregionala - Gazteak
Burumendi - Jubenila
Arrasate "B" - Kadeteak
Urki - Infantila

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.