Auzoz-auzoko bilerak gaur hasiko dira Loralde, Arraikua eta Etxaburuetarekin

plaentxia_com 2012ko urt. 24a, 12:51

Udal Gobernu Taldeak gaur hasiko ditu auzoz-auzoko bilerak, Loralde, Arraikua eta Etxaburueta kaleetako bizilagunekin. Urtarrilean hasi eta azarora bitartean, zortzi bilera egingo dituzte. Horietan auzo guztiekin batzeko asmoa du Gobernu Taldeak.

 
Batzar hauen bitartez, auzo bakoitzeko herritarren eskaerak, iradokizunak eta dituzten kexak jaso nahi ditu udalak. Funtzionatzeko modua berriz, honakoa: hilero batzar bat egingo da eta hurrengo hilabetean batzarrean jasotako eskaerak betetzen ahaleginduko dira. 
 
Eguberrietan herritarrekin izandako bileretan, gobernu taldeak auzolana proposatu zien herritarrei: "Lan batzuk brigadaren bitartez egingo ditugu, baina auzotarrekin batera auzolan egun bat egitea planteatzen dugu lan ez oso konplikatuak egiteko".

Bestetik inbertsioak eskatzen dituzten eskaerak jasoko dituzte eta urte bukaeran dauden eskaera guztien artean lehentasunak ipiniko dituztela azaldu zuten. 
 
Udal Gobernu Taldearekin batzen hurrengoak Ezozi-bideko eta Gabolatseko herritarrak izango dira.
 
Gaurko batzarra arratsaldeko 18.30ean izango da, udaletxeko saio aretoan. 
 
Hilabetea
 Bilerak
 Aktuazioak
Urtarrila
 Loralde-Arraikua-Etxaburueta
 
Otsaila
 Ezozi Bidea, Gabolats
 Loralde-Arraikua-Etxaburueta 
Martxoa
 Kalebarren-Santa Ana-Frontoi kalea
 Ezozi Bidea, Gabolats
Apirila
 Atxuri, Errabal
 Kalebarren-Santa Ana-Frontoi kalea
Maiatza
 Estazio, Zeleta, Elizburu
 Atxuri, Errabal
Ekaina
 Baltegieta, Sagar Erreka
 Estazio, Zeleta, Elizburu
Iraila
 Olea, Errekalde, Serafin Atxotegi, Gipuzkoa et.
 Baltegieta, Sagar Erreka
Urria
 Baserri auzoak
 Olea, Errekalde, Serafin Atxotegi, Gipuzkoa et.
Azaroa
   Baserri auzoak