Aratusteetako mozorro lehiaketako izenematea zabalik

plaentxia_com 2012ko urt. 20a, 17:30

Aurten ere sari berezia egongo da euskarazko abestirik onenarentzat, umeen kategorian. Kontsulta itzazu lehiaketako arauak!

 
 
 
 

Udalak ireki du mozorro lehiaketan izena emateko epea. Aurten ere umeen eta helduen kategoria bana egongo dira.

Umeenean Lhko ikasleek hartuko dezakete parte, gutxienez 3 eta gehienez 10 pertsonaz osatutako taldeak izan behar dira. Talde bakoitzak daraman mozorroa eta interpretazioa hartuko ditu epaimahaiak kontuan.


Helduen kategorian bakarka zein taldean aurkezteko aukera dago. Nahi den espresiobidea erabiliko du, musika erabiliz gero, zuzenean eta musikaren azpitik, play-back modura egin ahalko dute.


Lehen kategorian 50 eta 100 euro bitarteko txartelekin sarituko dituzte lehen hiru onenak. Sari berezia egongo da halaber, euskarazko abestirik onenarentzat. Helduenean, 25 eta 100 euro bitarteko sariak banatuko dituzte.

 

 

 

MOZORRO LEHIAKETARAKO

ARAUAK

UMEEN KATEGORIA
    • LEHEN HEZKUNTZAKO ikasleak.
    • Konpartsa mailan, gutxienez 3 pertsona eta gehienez 10.
    • Partehartzaileek beraien musika CDak ekarri behar dituzte.
    • Mozorroa eta interpretazioa hartuko dira kontuan.
    • Izen-ematea udaletxean, otsailaren 17a arte.
    • Sariak: 100, 75 eta 50 euroko txartelak. Sari berezia (50 euro) euskarazko abestirik onenarentzat. Parte-hartzaile guztiek oparia jasoko dute.
  • HELDUEN KATEGORIA
    • DBH-ko ikasleak eta helduak.
    • Bakarka eta konpartsa mailan. (Konpartsek hiru pertsonaz osatuak izan beharko dute gutxienez).
    • Partehartzaileek beraien musika CDak ekarri behar dituzte.
    • Mozorroa eta interpretazioa hartuko dira kontuan. Edozein gauza interpretatu ahal izango da. Musika aukeratuz gero, zuzenean edo Play Back-a erabiliz egin ahal izango da.
    • Izen-ematea udaletxean edo plazan bertan saioa hasi baino 30 minutu lehenago. NANa aurkeztu beharko da.
    • Sariak: Konpartsak: 100, 75 eta 50 euro, hurrenez hurren.
    • Bakarka: 75, 50 eta 25 euro, hurrenez hurren.