Iluntzeko 19.10ak inguru zirenean hasi zen
atzo Udalbatzarra, Roke Akizu eta Iker Aldazabal zinegotziak falta
zirela. Lehen puntuan, zinegotzien irabaziak %25ean murrizteko egindako proposamenarekin ados etorri ziren denak. Aho batez (aldeko 9 boturekin) onartu zuten lehen puntua.
Zabalak dio irabazien benetako murrizketa %40 ingurukoa dela
Nagore Zabala jeltzaleak nabarmendu
zuen euren lankideek egin moduan, beraiek ere soldatak murrizteko
ahalegina egin behar dutela. Azpimarratu zuen, aurreko bost urteetan
soldatak
bere horretan mantendu direnez, soldaten benetako murrizketa %40tik
hurbil
dagoela ulertaraztea komeni dela.
Alkateak gehitu zuen bere taldearen proposamena zinegotzi guztien
soldatak %100ean murriztea zela. Baina sasoi hauetan oposizioaren
proposamena kontuan hartu behar dela, "adostasunak
lortuz eta arduraz jokatuz".
Bigarren puntuari dagokionez, Udal Gobernuko lau bozka
eta oposizioaren bost abstentziorekin, udaletxeko langileen soldatak bere
horretan uztea onartu zuten. Arluziagak aipatu zuen, neurriok ez direla
gustokoak baina egoera hobetzean lehengoratzen saiatuko direla.