Hamabostaldi Kulturala modu positiboan baloratu du asanbladak

plaentxia_com 2012ko urt. 19a, 14:34

"Bai parte hartzeari dagokionez, baita antolakuntzari dagokionez ere" positiboki baloratu dute azken hamabostaldia. Asanbladako kideen arteko elkarlana nabarmendu dute eta emaitza onak ekarri dituela gehitu: "egitarau zabala aurrera eramatea lortu dugu, (hamabostaldiak izan duen) parte hartzeak erakutsi digu intereseko gaiak eta ekintzak prestatu ditugula".

 
 

Egindakoa lanarekin gustora daude asanblada-kideak. Urte asko daramatzate jardunaldiok antolatzen eta asanbladako kideak adin eta gustu guztientzako ekintzak eskaintzen saiatu dira. Hor kokatu dute umeentzako jostailu tailerra eta antzerkia, eta jasotako erantzun ona ikusita, "halakoak egiten jarraituko" dutela diote.
 
 
 
15aldi umeak.jpg  15aldi umeak3.jpg  15aldi umeak2.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gabonetako testuinguruan egin zuten baita "Tripafesta" afari beganoa: "ospakizunek dakarten betekaden atarian, tripa festak elikagai osasuntsuekin, gehiegikeriarik gabe, otordu ederra dastatzeko parada eman zigun" diote. Tripafestak hileko azken barixakuetan eskaintzen jarraituko dute. 
 
Bertso-merienda "gero eta arrakastatsuagoa" 
Urte hasieran izan zen bertso saioa ikustera jende andan hurbildu zen. Euren hitzetan "gero eta arrakasta haundiagoa" izaten ari da eta hurrengo urteetan bertso meriendak errepikatuko direla hitz eman dute.
 
Historia osatzen jarraitzeko asmoa
Gaztetxearen historia batzeko egindako tertuliak "oso aberasgarritzat" jo dituzte gazteek. Aurrerantzean informazioa jasotzen jarraituko dute bertako historia, osatzen joateko. Honen harira, bertan jorratutako gai interesgarri batzuk berreskuratu nahi dituzte, besteak beste, SOTA, Karakateko antena, Eibar-Gasteiz edo haize erroten gaia.
 
 
15aldi1.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Arteari helduz, "Irudimena landuz" erakusketak bederatzi lagunen lanak batu ditu, marrazkiak, margolanak, collageak, argazkiak...;
 
"Hipopresioa" zer den ere ikasi zuten eta baita jostailu erotiko originala egiten ere, tabuak hautsi eta gaiaz naturaltasunez hitz eginez: "Markatzen zaizkigun ereduak ezbaian jarriz, sexuaz gozatu eta bestelako ereduak ezagutu ditugu".