Herrian antolatzen diren ekintzekin eskuorria argitaratuko du Udalak, hilero

plaentxia_com 2012ko urt. 17a, 14:36

Hiart Arluziaga alkateak jakinarazi du, "hilero-hilero" etxe guztietara zabalduko duten eskuorri edo diptiko bat argitaratuko dutela Udalean. Herrian egingo diren ekintza guztiak jasoko ditu eskuorriak eta asmoa herritar guztien etxeetara zabaltzea da, buzoi guztietan banatzea alegia.
 
Ekintza guztiak jasotzeko, herritarren partaidetza eskatu dute. Horrela, edozein eragilek, elkartek, ekintzen egutegia prest izanez gero, euskara@soraluze.net helbidera bidali dezakete. Bestela 943751304 zenbakira deitu eta Mikel Leundagatik galdetu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.