Kontsumitzaileak eta ekoizleak batuko dira gaur "Kontsumo taldea" gorpuzten joateko

plaentxia_com 2012ko urt. 11a, 15:51

Herriko baserritarrak eta kontsumitzaileak izango direnak, gaur arratsaldean elkartuko dira "Kontsumo taldea"-ri forma ematen jarraitzeko.
 
 
 
 
Gaurko batzarrean herrian ekoizteko prest dauden baserritarren zerrenda osatuko dute eta produktuen prezioak adosten hasiko dira. Kontsumitzaileen interesak ere zehaztuko dira, besteak beste, banatuko diren saskiak zerekin bete irudikatzen joateko. 
 
Kontsumo taldera sei bat ekoizle hurbildu dira dagoeneko, eta barazkiak, mermelada, ogia, gazta, garagardoa edota bildotsak saltzea aurreikusi dute. Oraingoz, dozena bat kontsumitzailek azaldu dute interesa.
 
Batzarra irekia da. Arratsaldeko 18.30ean hasiko da, kiroldegiko erakusketa gelan.  
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.