Urtarrilaren 7an "herri mobilizazio orokorra" dago deituta Bilbon, Euskal Preso eta Iheslarien aldeko manifestaziora joateko. Soraluzen dagoeneko hiru autobus bete dira, eta laugarrena betetzeko bidean dago.
Kanpaina indartsua egin da, izan ere, herri guztietan. Gurean ere erantzun zabala jaso du deialdiak eta norbanako, elkarte eta eragile askok eta askok hartu du parte "Kolosala izango da" lemapean egindako argazki erraldoiean.
Manifestazioa arratsaldeko 17.30ean abiatuko da Kasillatik. Bilborako autobusa 15.30ean irtengo da, Estaziñotik. (Izena emateko Arranora jo. Prezioa: 6 euro.)