Udalak 2012ko aurrekontu proposamena aurkeztu du herritarren aurrean

plaentxia_com 2012ko urt. 3a, 11:00

Egoera ekonomiko "konplikatua"-ri aurre egiteko erronka berriak aurkeztu ditu Udalak herri batzarretan. Bertan, aurrekontu proposamena aurkeztu du eta arloz-arlo egin nahi direnak aurreratu. 

 
   
 
Urte berriari begira, Udal Gobernu Taldeko ordezkariek 2012ko aurrekontuak aurkeztu zituzten herritarrekin egindako bi bileratan.
 
Arloz-arloko proposamenak eta baita hurrengo urteetara begirako erronkak eta lehentasunak izan daitezkeenak aipatu ere. Azaldu zutenez, geroz eta aurrekontu partehartzaileagoak egitea dute helburu.

Euren esanetan, egoera ekonomikoak geroz eta konplikatuagoa egiten du aurrekontuak doitzea. Zorrak berbera izaten jarraitzen du, ez da haunditu, baina diru sarrerak murrizten ari dira. 2011koa baino %11,10 txikiagoa da 2012rako aurrekontua: 
 
urtea    
aurrekontua
diferentzia 
 2009  ez zen aurrekonturik onartu  
 2010   4.400.000 euro  
 2011  4.021.708 euro  (- 8,60%)
 2012  3.575.384 euro  (-11,10%)
 
2011n arlo guztietan batazbeste %30eko murrizketak egin ziren. Horretaz gain, udaletxeko langileei ere %5 murriztu zitzaien soldata.

2012ra begira, arloetako diruak ez murriztea eta langileei soldata gehiago ez murriztea jarri dute helburu gisa.
 
Lehenago ikutu gabeko partidetan eskua sartzea proposatu dute
Datorren urtera begira, aurrez ikutu izan ez diren partidetan eskua sartzea proposatzen da Udal Gobernuaren proposamenean.
 
Murrizketak proposatu dituzte kiroldegian (60000 euro), zinegotzien asignazioetan (60000 euro), Debegesatik irtetzea (35000 euro) eta bestelakoetan (26000 euro).

Guztira 181.000 euro aurreztea aurreikusten dute neurri horiek aplikatuta.
 
Arloz-arloko erronkak 
Datuak alde batera lagata, udal ordezkariek arlo bakoitzean egin nahi diren lanak aurkeztu zituzten, hona hemen ideia nagusiak:
 
Kultura arloan, kulturaren mahaia berrezarri nahi dute eta auzoko festak indartzeko ahalegina egin nahi dute.
 
Parekidetasunaren arloan, martxoaren 8a zein azaroaren 25eko mezuak eta ekimenak indartu nahi ditu udalak. Berdintasun Plana amaitzear den honetan bere balorazioa egingo da.
 
Euskera arloan hainbat proposamen dituzte, euskarazko pelikulen proiekzioa indartu nahi da, bertso eskola sortu nahi da, herriko hizkerari eta toponimiari arreta eskainiko zaio...
 
Ongizateari dagokionez, eskaintzen diren zerbitzu eta laguntzak mantendu nahi dituzte eta enplegua sortzeko ahaleginak egingo dituzte, besteak beste.
 
Kirolean neguko igandeetan kiroldegiko frontoia zabaltzeko aukera aztertzen dihardute, eta "Kirolaren mahaia" ere sortu nahi dute.
 
Etxebizitza alorrean Maisuen Etxeen etxebizitzen alokairuan ematea dago, Gazteria sailean berriz, Gaztetxekoko lokala martxan jartzeko ardura bere gain hartuko du. 
 
Hirigintza alorrean, auzoetako bilerak egiten hasiko dira, zenbaitetan behar horietako batzuk auzolanaren bitartez aurrera eramanez. Legegintzaldian Plan Orokor berria egin nahi dute arau subsidiarioak berritzeko.

Ingurugiroari dagokionez, hondakinen kudeaketaren inguruan hausnarketa bideratu nahi dute herrian. Honez gain, mendigaineko ibilbide megalitikoa homologatu, berpiztu eta hainbat ekimen martxan jarri (indusketa zientifiko/didaktikoak) inguruko herri batzuekin elkarlanean. Soraluze Baso Bidez proiektua indartzen jarraitu nahi du Udalak.
 
Hezkuntzan, ikastetxeko espazio falta konpontzeko egitasmoa zuzendaritzarekin batera lantzen dihardutela jakinarazi zuten. Bestetik, Soraluzeko eskolan umeen Euskeraren erabilera indartu nahi dute. Honetarako, hizkuntzaren gaineko jarrera, kontzientzia eta jokabideetan eragiten saituko dira, Euskal Kurrikulumaren egitasmoa lantzeko asmoa ere azaldu zuten.

Merkataritza alorrean, Erregetxeko aparkalekuko zati baten errotazio sistema ezartzeko aukera aztertuko dutela esan zuten, antza merkatarien eskaera bati erantzunez.
 
Baserri auzoetan, jakinarazi zuten uholdeen ondorioei aurre egiteko dirulaguntzak eskatuta daudela eta horiek jasotzean konponketei helduko dietela.
 
Herritarrekin harremana hobetzea helburu
Garrantzia haundia eman diete ordezkariek herritarren eta udalaren arteko harremanak estutzeari. Horregatik, udaletik zein herriko eragileek antolatutako ekimenak helarazteko, ekimen hauek jasoko dituen hileroko gida bat kaleratuko du Udalak.
 
Bestelako bideak ere erabiliko ditu, bere webgunea, zein ohiko komunikabideak: "ahaleginduko gara informazioa txukun zabaltzen".
 
aurrekontuak2.jpg
Partehartzea bultzatu nahi da halaber, eta gai garrantzitsuak egokitzen direnetan ere batzarrak deituko dituztela esan zuten. Bestetik, auzokako bilerak egingo dituzte "herritarren eskaera eta iradokizunak zuzen-zuzenean jasotzeko".

Hilero batzar bat egin eta hurrengo hilabetean horko eskaerak betetzen saiatuko dira, behar denean auzo-lana bultzatuz: "auzotarrekin batera auzolan egun bat egitea planteatzen dugu lan ez oso konplikatuak egiteko. Inbertsioak eskatzen dituzten eskaerak apuntatzen joango gara, eta urte bukaeran dauden eskaera guztien artean lehentasunak ipiniko ditugu (beti ere geldituko zaigun diru kopuruaren arabera).
 
 
Egutegia honakoa da: 
 
Hilabetea
Bilera Aktuazioak
Urtarrila
Loralde-Arraikua-Etxaburueta
 
Otsaila
Ezozi Bidea, Gabolats
Loralde-Arraikua-Etxaburueta 
Martxoa
Kalebarren-Santa Ana-Frontoi kalea
Ezozi Bidea, Gabolats
Apirila
Atxuri, Errabal
Kalebarren-Santa Ana-Frontoi kalea
Maiatza
Estazio, Zeleta, Elizburu  Atxuri, Errabal 
Ekaina
Baltegieta, Sagar Erreka
Estazio, Zeleta, Elizburu 
Iraila
Olea, Errekalde, Serafin Atxotegi, Gipuzkoa etorb.
Baltegieta, Sagar Erreka
Urria
Baserri auzoak
Olea, Errekalde, Serafin Atxotegi, Gipuzkoa... 
Azaroa
  Baserri auzoak