Goizeko 11.15 aldean iritsi dira Soraluzera Olentzero eta Mari Domingi, galtzagorriekin batera, euripean. Kontzejupean Urrats Dantza Taldeak bien aurrean dantza egin du, eta txalaparta eta adar soinuen atzetik joan dira, kalez-kale, musika eskolako trikitixa eta panderoaren erritmora, kiroldegirarte. Kalejiran zehar. gabon kantak abestu dituzte. Kiroldegian, umeek gabonetako eskutitzak eman dizkie bi pertsonaiei. Barrua berotzeko berriz, salda bero eta txorizoa egon da. Sartu albistera argazkiak ikusteko!