Musika eskolako ikasleek erakustaldi bikaina egin zuten Eguberrietako kontzertuan

plaentxia_com 2011ko abe. 22a, 13:54

Aingeruz jantzita egin zuten emanaldia musika tailerreko umeek. Argazki gehiago ikusteko sartu albistera:

 
 
 
 
 
 
 
Eguberrietako kontzertua eskaini zuten atzo musika eskolako ikasleek. Ekitaldia musika tailerreko 4 eta 6 urte bitarteko umeen "Kax kax atean" kantu herrikoiarekin hasi zen. Umeak, apain-apain agertu ziren oholtzara,aingeru jantzia soinean zutela. Eskolako abesbatzak lagundu zien gero, zeinak ostetik "Gau Ilunak" abestia eskaini zuten.
 
 
gabon2.jpggabon3.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 Instrumentuen  txanda iritsi zenean pianoa eta klarineteak "Nire herriko neskatxa maite" eskaini zuten. Instrumentuen arteko dueto gehiago ere egon ziren: biolinak eta gitarra, tronpeta, tronboi eta trikitixa, flautak eta pianoa, baita saxofoiak eta klarineteak ere. 
 
 
gabon5.jpg
gabon4.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Trikitixak eta panderoak bat eginda "Horra Mari Domingi" eta "Din, dan, don" eguberri kantuak jo zituzten. Nazioartekoagoak izan ziren gitarra eta flautak elkarrekin jotako "Scartisue" eta "Somewhere over the rainbow" klasikoa. 
 
 Amaitze aldera, bandak "Two scenes from the nutcracker" eta "Hator, hator" euskal kanta eskaini zuen.
 
Itziar Buruntza eskolako zuzendaria pozik agertu da gaur, "ikasleak zein irakasleok oso pozik geratu ginen atzoko kontzertuarekin, gainera Zinea bete egin zen".
 
Hurrengo egunetan egongo da oraindik musikaz gozatzeko aukera. Ezoziko Ama abesbatzak bihar, arratsaldeko 20etan Zinean ohiko eguberrietako kontzertua eskainiko du. 
 
 
gabon 6.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
gabon6.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 Argazkiak Musika Eskolarenak dira.