Herriko
berrogei
euskaldunek baino gehiagok parte hartu zuten joan zen zapatuan
herriko antzokian egindako “Batu sutondora” jardunaldietan.
Bertan, euskalduntasunaz jardun zuten, besteak beste, norberak
hizkuntzarekin duen loturaz, bizipenez, eguneroko bizimoduan topatzen
dituen ezintasunez, euskara elkarteak herrian bete behar duen
funtzioaz...
Horrekin
batera, hizkuntza ekologiaren oinarrizko kontzeptuen berri ere jaso
zuten. Ikusi zuten munduko hizkuntza eta munduko biodibertsitate
handiena “kasualitatez” toki berean kokatua dagoela eta
euskaldunon bezala, beste milaka hizkuntza ari direla munduan
hizkuntza handien ondean bizirauteko lehia bizian. Ondorioz,
euskaldun izatea eta euskaraz bizitzea munduko hizkuntza eta kultura
aberastasunari eusteko modua dela adierazi zueten, bizi aukera
ekologikoagoa azken batean.
Euskaldunon
Elkartea
Hamabost
urte bete ditu Pil-Pilean
Euskara Elkarteak eta etapa berri bati ekin nahi dio datorren urtetik
aurrera. Helburu horri jarraituz antolatu du elkarteak sutondoko
hausnarketa berezi hau. Datozen hilabeteetan elkartea euskara elkarte
izatetik euskaldunon elkarte izatera pasatzea proposatuko diete
bazkideei eta horrekin batera, herrian euskalduntasuna indartzeko
estrategia berriak ere jarriko ditu martxan. Hiztunari garantiza
handiagoa eman eta antzeko hausnarketa saio bereziak antolatzea
izango da garatuko den lan-ildo berrietako bat.
Jardunaldietako argazkiak ere hemen dituzue:
Jardunaldien amaieran bertaratutakoen iritziak batu genituen:
Batu Sutondora from PlaentxiaTB on Vimeo.
KANTU BAZKARIA