Hainbat adin eta arloko 40 bat herritarren topagunea izan zen Pil-Pileanek zapatuan antolatutako jardunaldia. Euskaltasunaren, elkartearen etorkizunaren zein elkarteak berak bete behar duen funtzioaren gainean berba egiteko abagune bilakatu zen Zinea.
Goizez talde dinamikak egin zituzten eta eguerdian bazkari ederra hartu eta gero, mahairen inguruan kantuan egin zuten. Jendeak positiboki baloratu zuen topagunea, eta elkarteko kideak ere pozik jasotako erantzunarekin.
Bideo honetan parte hartzaile batzuen iritziak jaso ditugu. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!!!!