Duela hilabete inguru agertu bezala, atzo Gotzon 
Elizburuk agerraldia egin zuen herritar talde andanaren babesean. Ehun 
lagunetik gora batu ziren Zinean, herritar, eragile zein hainbat alderdi
politikoko ordezkariak, Elizburuk jasaten diharduen jazarpen poliziala 
salatu, eskubide sozial eta politikoak urratzen direla gogorarazi eta 
denaren gainetik euren "babes guztia helarazi" die. 
Gehitu zuten, jazarpenak jarraitzen badu, interpelazioa zabaltzeko berriz bilduko direla:
"Gaur hemen bildu garenok, konpromisua hartzen
dogu jazarpenik ematen bada edo zerbait larrixagua gertatzen bada
berehala bilduko garala, interpelaziñua
zabaldu eta erantzun bat adosteko". 
Tamalez, gertakari hauek ez dira  albiste: "Gaztiok beti egon izan gara estatuen jo
puntuan bi arrazaoi oso sinplegatik: aldaketarako daukagun gogo eta
irudimenagatik eta gure herriaren etorkizuna garelako".
Bi urtean ehun gazte atxilotu
Hainbat datu zirraragarri helarazi zituzten atzokoan, 
esaterako, 2009tik 100 gaztetik gora atxilotu dituztela lan politikoa 
egitea egotzita. Euren datuen arabera, horietatik 64k gutxienez, 
inkomunikazio egoeran egon eta torturak jasan dituztela salatu dute. 
Azken hiru urteetan  indar polizialek bestelako 
"praktikak" ere gauzatu dituela salatu zuten, esaterako, polizak bahituta, mendira eraman eta ordu batzuez kolpe eta 
mehatxuak jasaten ari zirela galdeketak egin izan dizkietela. Horri 
telefono bidezko mehatxuak gehitu behar zaizkio edota eguneroko 
jarraipenak, herrian zein errepideetan.   
 Elizburu: "Bizitza pribatua mugatu didate"
Elizburu: "Bizitza pribatua mugatu didate" 
Elizbururen kasua horixe da. Aurtengo maiatzaz 
geroztik egunerokoan hara eta hona jarraitzen zioten kalez jantzitako 
poliziek, bere eskubideak urratuz: 
"Nere
askatasuna modu larrixan murriztuta sentittu dot. Nere gainian uneoro
egotiakin nire lan politikua mugatziaz gain, nere bizitza pribatua be
mugatu dabe. 
Fisikoki ukitu ez banabe be, psikologikoki presiño
izugarrixa da uneoro kontrolauta zarela sentitze hori, nahi doten
tokira, nahi dotenakin egotera ezin neikela juan pentsatzia, euren
begirada burloiak ikustia. 
Herrittarrongandik jaso
doten babesa eta animua eskertzia nahi dot. Zuen laguntzia
ezinbestekua da klabe positibuan jardun eta aurrera egiteko
