Domeka honetan herritar talde batek Gotzon Elizbururi babesa adierazteko prentsaurreko masiboa egingo du eguerdiko ordubatean Zinean.
Azaroaren 24an Elizburu eta beste hiru gazte prentsaren aurrean azaldu ziren Gernikako Akordioko sinatzailen babesean. Bertan, azken hilabeteetan,
poliziaren aldetik mehatxuak, jipoiak eta jarraipenak jasan dituztela
salatu zuten.
Elizburuk kamaradun auto bat izan du iraunkorki peora
kanpoan eta autoa hartzean atzetik jarraika izan ditu auto bat baino
gehiago. Egoera hori "onartezina" dela eta, herritar hauek domekako prentsaurrekora azaltzeko deia egin diete plaentxiarrei, "zenbat eta herritar gehiago azaldu orduan eta babes handiagoa emateko".
"Kalera urten eta autorik ez balego, ia ez neuke jakingo zer pentsatu"(2011ko azaroaren 25a)
Atzoko prentsaurrekuan azken hilabetietako jazarpen poliziala salatu zenduen.
Ingurutik publikoki salatzera animatu ginttuen, baina bildurra be
bagenkan, salatu eta gero, okerrera badoia, zer? Tamalez ez da berrixa,
baina zuri heltzen jatzun arte ez dakizu zer suposatzen daben jazarpen
mota honek. Lau testigantzetatik igual neria ez da gogorrena izan,
bestiek jipoiak, telefono bidezko mehatxuak eta abar, jasan bihar izan
dittuelako. Neri presino psikologikua egin doste.
Presino haundixa egin dotsue jarraipenekin?
Ba egunero, etxe kanpuan auto bat aparkauta egotia kamara bat barruan
daukala, edo herriko poligonuan sartu eta kotxe bi zure atzera agertzia,
edonora zoiazela atzetik daukazuzela sentitzia... agobixo haundixa da.
Azkenian, "zure gainian gare" esaten dabiz.
Zuk zeuk, zela daroiazu?
Ni izatez, nahiko tipo alaixa naiz eta jendiak igarri dosta. Dana dala,
nahiko ondo eruan dot dana, gabian lo egitteko arazorik behintzat ez dot
euki izan.
Zegaittik gaztien gaineko presino mota hau?
Gazterixia anulatzia nahi dabe. Argi dago eurak nahi balebe, ez
genduzela ikusi be egingo. Zerbait balego, etorri eta atxilotuta eruango
nindukete. Horregaitxik, eurak hor darela igartzia nahi dabe. Ez naute
fisikoki bortxatu, baina psikologikoki presino demasa da.
Jarraipena une oro egin dotsue?
Hasieran asko ikusten nittuan, ixa beti hor zeren. Gero, udan pakian
laga ninduen. Eta uste nebanian jarraipenak amaittu zirala irailian
berriro agertu ziran. Noski, berriro be bajoia...
Gogorra da hau esatia, baina etxe aurreko kotxe hori nere egunerokuan
parte bilakatu da. Kalera urten eta ez balego, ia ez neuke jakingo zer
pentsatu.