Garaipena "B" Erregionala eta Jubenilarentzat

plaentxia_com 2011ko abe. 13a, 15:42

Erregional Preferentek bana berdindu duen arren, 26 punturekin sailkapeneko liderra jarraitzen du, Lagun Onak-engandik hiru puntura dago. 

 
 
Erregional Preferenteak 1-1 berdindu du Ilintxaren aurka asteburuko partidua eta oraindik lider jarraitzen du. Datorren neurketa Eibartarraken aurka jokatuko du zapatu honetan Unbeko berdegunean. Eibartarrak 15. daude sailkapenean, 10 puntu dituzte.
 
Hala ere, plaentxiarrek 26 punturekin sailkapeneko liderra jarraitzen dute, Lagun Onak-engandik hiru puntura daude.
 
"B" Erregionalak Urkiri 0-1 irabazi dio 
"B" Erregionalak Unben jokatu du azken jardunaldia Urkiren aurka. 0-1, plaentxiarrentzat izan dira hiru puntuak eta primeran etorri zaizkio, 11 puntu ditu. Hurrengo lehia Mondra "B"ren kontra izango dute. Nahiko fuerte dabiltza arrasatearrak, azken partiduan 0-1 irabazi zien Mutrikuri. Guztira, jokatutako 13 partidutatik 7 irabazi dituzte, 5 galdu eta bat berdindu. 22 puntu batu dituzte oraindaino. 
 
Jubenilak ere hiru puntuak bereganatu ditu azken jardunaldian. Aloñamendi "B"ri 0-1 irabazi ostean. Datorren neurketan Arizmendiren aurka jokatuko dute. 
 
Kadeteek atseden asteburua izan dute azken hau. Datorren jardunaldian berriro ekingo die txapelketari Arizmendiren kontrakoan. Arizmendi taldeko azkenak dira 4 punturekin. Kadeteak berriz, postu bat gorago daude, azkenaurrenak dira, 6 punturekin.