Mumia Abu Jamalen gaineko dokumentala eskainiko dute Gaztetxean

plaentxia_com 2011ko abe. 12a, 12:00

Gaztetxeko Hamabostaldi Kulturala gaur abiatuko da arratsaldeko 19.00etan dokumental honen proiekzioarekin. Abu Jamal ekintzaile afroamerikarraren bizitzaren gainean da filma, kazetaria eta Black Panther Partyko (Pantera Beltzen Alderdia) kidea da. Espetxean dago 1981etik, Pensilvanian, Daniel Faulkner polizia hiltzea egotzita. Berak beti gezurtatu du halakorik egin duenik. Heriotz zigorra ezarri bazioten ere, 2011ko apirilean Auzitegi Federalak Mumiaren heriotza zigorraren konstituzionaltasun eza onartu zuen. Hurrengo urtarrilaren 15a bitartean hainbat tertulia, tailer, kontzertu... antolatu dituzte gaztetxean.