Epaimahaiaren
iritziz azaroko rally digitaleko argazkilari onena Oregi izan da. Argazkiek sei
gai jorratu behar zituzten eta Oregik aurkeztutakoen artean
“txikiteoa” gaiak jaso ditu puntu gehien: bi emakume haurdun eta
txikiteoan ageri dira. Bigarren saria eta 80 euroak Carlos de
Cosentzat izan dira. Hirugarren sariko 60 euroak berriz, kanpora joan
dira, Idoia Zearreta zumaiarrak irabazi ditu. Azkenik, herriko sariko
60 euroak Mikel Valerok jaso ditu.
Epaimahaia Carlos Mediavilla, Iosu
Perez eta Juan Manuel Berruetak osatu dute eta txapelketako maila ona
azpimarratu dute.
Rally anitza
Hogeita bederatzi
lagunen artean hamar plaentxiatar ibili ziren argazkiak ateratzen.
Baina horiez gain, Urretxu, Zaldibar, Eibar, Zumaia, Azpeitia,
Azkoitia, Donostia eta Bergarako partehartzaileak izan ziren rally
digitalean.
Sari banaketa datorren abenduaren 17an izango da
kiroldegiko erakustaretoan.