Sorako Jubenilak sailkapeneko postua mantentzen

plaentxia_com 2011ko abe. 5a, 15:08

Kadeteek jaso dute emaitza eskasena, 1-12 Elgoibarren aurka galdu eta gero. Preferenteak berdindu egin du eta "B" Erregionalak 0-2 galdu du Eibartarrak "B"ren kontra.

Jubenilak beste garaipen bat lortu du Eibartarrak "B"ren aurkako neurketa 2-3 irabazita. Hiru puntuek seigarren postua gordetzen lagundu die, irabazitako partiduak galdutakoak baino gehiago dira, sei guztira.
 
Hurrengo norgehiagokan Aloña Mendi "B"-ren aurka jokatuko dute mutilek, 24 punturekin talde sendoa da. Zortzi garaipen lortu ditu eta horien erdia galdu.
 
Erregional Preferenteak bana berdindu du Ilintxaren aurka Ezozin. Hala ere taldeko burua da, 25 puntu ditu eta atzetik datoz Anaitasuna eta Lagun Onak, 21 eta 20 punturekin hurrenez-hurren.
 
"B" Erregionalak ere Ezoziko zelaian jokatu du, baina 0-2, Eibartarrak "B"rentzat izan dira partiduko puntu guztiak. Datorren jardunaldian Urkik hartuko ditu Unbeko zelaian. "B" Erregionalak baino indartsuago dabil Urki, 20 puntu dituzte eta plaentxiarrek 8. 
 
Azkenik, Kadeteena izan da emaitzarik deserosoena, galdu egin baitzuten Elgoibarren kontra, 1-12 eta gainera etxean. Nahikoa denboraldi petrala izaten ari da Kadeteena, ikasturte hasieratik bi partidu irabazi dituzte bakarrik, eta bederatzi galdu. 
 
Datozen partiduak
Abenduak 10
Urki-"B" Erregionala
Aloña Mendi-Jubenila
Kadeteek atsedena
 
Abenduak 17
Eibartarrak-Erregional Preferentea