Berbalagun egitasmoa indartzeko prentsaurrekoa egin dute

plaentxia_com 2011ko abe. 2a, 16:14

Bebalagun egitasmoak 3 urte bete ditu aurten. Astean behin, ordu betez, hiruzpalau laguneko taldeak euskera praktikatzeko elkartzen dira. Udalaren, AEK eta Pil-Pilean Euskara Elkartearen babesa jaso dute gaur eguerdiko prentsaurrekoan. 

 
   
Maite Kintanilla Pil-Pileaneko euskera saileko arduradunak gogoratu du berbalagunaren helburua euskeraz hitz egiteko ohitura hartzea eta kalean euskeraren erabilera handitzea dela, "finean, euskaldun berriei euskaraz aritzeko aukera eskaintzea euskara batuan nahiz euskalkian, euskaldun zaharren ezinbesteko laguntzarekin".
 
Gogoratu du, euskaldunok ez dugula euskeraz egiteko nahi genukeen bezain beste aukera, askotan lotsa, ohitura eza edo norekin egin ez daukagulako, erderara jotzen dugula. 
 
Eta horretara dator Berbalagun ekimena, astean behin, euskaldunak eta euskaldun berriek bat egiten duten eremuak ahalbidetzera. Aurten ere, talde txikietan, astean behin eta ordu betez batuko dira. Badago taldetxo bat osatuta, baina egokiena jende gehiago animatzea litzatekeela esan du Kintanillak.
 
Izena emateko epea abenduaren 23ra arte zabalduko da eta doanekoa izango da. Idatzi euskara@pilpilean.com helbidera, 943 751304 telefonora deitu edota AEK edo Udaleko Euskara zerbitzura jo daiteke. 
 
berbetan2.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
pili.jpgmichaela.jpg