"Bertsolari" filma emango dute gaur, Euskeraren Egunaren bezperan

plaentxia_com 2011ko abe. 2a, 14:08
Abenduaren 3an Euskeraren Eguna ospatzen da Euskal Herrian. Udaleko euskara teknikaria den Mikel Leundak jakinarazi duenez, egun honen harira Asier Altunak zuzendu eta estreinatu berri duen filma proiektatuko dute gaur gaueko 22.15ean Zinean. Bihar gainera, euskeraren aldeko mezua zintzilikatuko dute udaletxeko balkoian. Iaz globoak aireratu zituzten.