Joseba Etxeberria eta Jon Gallastegik lehen maila eskuratu dute paleta txapelketako finalera heldu eta gero.
Finalerdietara aise iritsi da bikote soraluzetarra, lehen fasea taldeko buru zirelarik amaitu zuten. Azken fasean beste hainbeste. Alde Zaharra bikote donostiarraren aurka jokatutako bi partiduetan garaile izan dira. Azaroaren 11n jokatu zuten lehena, 14-25 plaentxiarren alde. Elgoibarko pilotalekuan jokatu zuten bigarrena, 25-11 herritarrak berriz irabazle.
Joan den barixakuan jokatu zuten finala eta ordurako, bi taldeek ziurtatuta zuten lehen mailara igotzea. Zarautz izan zuten aurkari, eta oraingoan, 25-11 galdu zuten.
3. mailatik lehen mailara bi urtean
Duela bi urte hasi ziren Etxebe eta Gallastegi bikote paletetan jokatzen. Joseba Gallastegik adierazi moduan, "helburua lehen maila zen eta pozik gaude, bi urtean helburua bete dugulako. Denboraldi bakoitzean egin dugu gora!".
Datorren urtean beraz, lehen mailan lehiatuko dira. Hori datorren irailean izango da, ordura bitartean ez dute aspertzeko aukerarik izango: "Hurrengo denboraldira arte, ez gara geldi egongo. Orain pilota kluben arteko txapelketetan arituko gara".
Argazkiak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarenak dira.
Donostiako maratoian bi plaentxiatar
Joan den domekan Donostiako maratoia jokatu zen eta bertan izan ziren Iñaki Ruiz eta Iñaki Arrondo plaentxiatarrak. Ruiz 192. sailkatu zen, 02:53:47 segundutan; Arrondo 1549.a izan zen, 03:39:08 segunduko denbora eginda.