Jubenilak 7-2 irabazi dio Eibartarraki

plaentxia_com 2011ko aza. 28a, 14:13

Preferenteak eta Jubenilak garaipena lortu dute azken jardunaldian. Preferenteak, taldeko lehenengoa izaten jarraitzen du. Kadeteek eta "B" Erregionalek ez dute punturik eskuratu. Irakurri gehiago:

 
 
 
 
Sorako Jubenilak taldeko bigarrenari irabazi zion Ezozin, 7-2 amaitu zen norgehiagoka. Garaipen honek sailkapenean gora egiten lagundu dio taldeari, eta seigarren kokatu dira 16 punturekin. Urki, liderrak, 30 ditu.
 
Erregional Preferenteak 4-3 irabazi zion Aretxabaleta "B"ri etxean. Datorren neurketa Ilintxaren zelaian jokatuko dute, legazpiarrak 17 puntu dituzte, lau partidu irabazi eta bost berdindu dituzte. 
 
Erregionalak 2-0 galdu zuen Ikasberriren zelaian. Ez zen arerio samurra, bigarren daude sailkapenean,25 puntu eskuratuta. Datorren astean, Sorak Eibartarrak "B" hartuko du.
 
Kadeteek ere punturik lortu gabe igaro dute azken jardunaldia, 2-0 Bergara "B"ren aurrean galdu eta gero. Ia datorren astean Elgoibarri irabaztrik duten.
 
Datozen partiduak
Erregional Preferentea - Ilintxa
B Erregionala - Eibartarrak "B"
Eibartarrak "B" - Jubenila
Kadetea - Elgoibar