"Kalera urten eta autorik ez balego, ia ez neuke jakingo zer pentsatu"
Atzoko prentsaurrekuan azken hilabetietako jazarpen poliziala salatu zenduen.
Ingurutik publikoki salatzera animatu ginttuen, baina bildurra be bagenkan, salatu eta gero, okerrera badoia, zer? Tamalez ez da berrixa, baina zuri heltzen jatzun arte ez dakizu zer suposatzen daben jazarpen mota honek. Lau testigantzetatik igual neria ez da gogorrena izan, bestiek jipoiak, telefono bidezko mehatxuak eta abar, jasan bihar izan dittuelako. Neri presino psikologikua egin doste.
Presino haundixa egin dotsue jarraipenekin?
Ba egunero, etxe kanpuan auto bat aparkauta egotia kamara bat barruan daukala, edo herriko poligonuan sartu eta kotxe bi zure atzera agertzia, edonora zoiazela atzetik daukazuzela sentitzia... agobixo haundixa da. Azkenian, "zure gainian gare" esaten dabiz.
Zuk zeuk, zela daroiazu?
Ni izatez, nahiko tipo alaixa naiz eta jendiak igarri dosta. Dana dala, nahiko ondo eruan dot dana, gabian lo egitteko arazorik behintzat ez dot euki izan.
Zegaittik gaztien gaineko presino mota hau?
Gazterixia anulatzia nahi dabe. Argi dago eurak nahi balebe, ez genduzela ikusi be egingo. Zerbait balego, etorri eta atxilotuta eruango nindukete. Horregaitxik, eurak hor darela igartzia nahi dabe. Ez naute fisikoki bortxatu, baina psikologikoki presino demasa da.
Jarraipena une oro egin dotsue?
Hasieran asko ikusten nittuan, ixa beti hor zeren. Gero, udan pakian laga ninduen. Eta uste nebanian jarraipenak amaittu zirala irailian berriro agertu ziran. Noski, berriro be bajoia...
Gogorra da hau esatia, baina etxe aurreko kotxe hori nere egunerokuan parte bilakatu da. Kalera urten eta ez balego, ia ez neuke jakingo zer pentsatu.