Gaur goizean gazte independentistek eta Gernikako Akordioaren sinatzaileek, azken hilabeteetan poliziaren aldetik jasandako "jarraipena, bahiketak eta jipoiak" salatu dituzte:
"Azken hilabeteetan onartezinak diren eraso ugari pairatu ditugu.
Jarraipen iraunkorrak, telefono bidezko mehatxu deiak, jipoiak,
birtxazko galdeketak eta orduetako bahiketa izan dira gure egunerokoa
baldintzatu nahi dutenak".
Era berean, jazarpena jasan dutenei publiko egiteko eskatu diete eta esan dute, euren helburuak betetzeko lanean jarraituko dutela: "Dei egiten diegu holako gertaerak pairatzen dituztenei publiko egin eta
salatzera. Era berean, gure helburu politikoetan berretsi eta borrokan
jarraitzeko hautua egina dugu. Ez duzue lortuko herri honen motore den
gazteria itzaltzea, gurekin jai duzue!"
Komunikatua eta audioa topatu.infoko albiste honetan aurkituko duzue:
-Albistea hemen
-Prentsaurrekoko audioa hemen
{mosimage}
{mosimage}