Herrian kontsumo talde baten egikaritzea gero eta hurbilago dago. Atzo batutako hogei bat baserrizalek horretarako jarrera azaldu zuten. Batzuk kuriositatez, beste batzuk kontsumitzailearen paperetik eta besteak ekoizlearenetik, produktu ekologikoen kontsumo zuzen baten alde azaldu ziren.
Bitartekorik gabe, baserritik etxera
Bileran argi geratu zen kontsumo taldeak bitartekorik gabeko salerosketa landuko duela. Hau da, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena izango duela. Era berean, aurreratu dute bi agenteen artean adostuko dutela zer landatuko duten eta zein prezio izango duten produktuek.
Abenduaren 11n ortuetara txangoa
Hurrengo topaketan herriko baserrietako ortuak ezagutzen hasiko dira. Abenduaren 11n, domeka, izango da eta Arizaga baserriko baratza bisitatuko dute.
{mosimage}
{mosimage}