Mingailuze: aisialdia eta euskara eskutik

plaentxia_com 2011ko aza. 23a, 15:55

Atxolin Guraso Elkarteak antolatutako ekimen honetan LHko haurrek hartzen dute parte.

 
 
 
 
 
 
 
Domekan Zinea goraino bete zen jolas berri bat estreinatzeko: Mingainluze.
 
Atxolin Guraso Elkarteak, euskara sustatzeko, euskarazko pelikulak proiektatzen zituen orain artean Zinean. Horri Mingainluze programa gehitu diote, telebistako "Mihiluze" saioaren tankerako jolasa. Partehartzaileak LHko 1go mailatik 6.ra bitarteko umeak dira.
 
Domekan egin zuten lehen saioan jende andana batu zen. Hiru taldetan banatuta, hainbat galderari erantzun behar zioten, gehienak Soraluzerekin lotutakoak.
 
Bi astean behin kanporaketa bat jokatuko dute umeek. Helburu argia du programa honek, aisialdia eta euskarak bat egingo duten eremuak sortzea eta horrela, umeengan hizkuntzaren erabilera sustatzea.
 
 mingain2.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
mingain.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Asteburu batean pelikula, hurrengoan Mingailuze
Hurrengo Mingainluze programa datorren abenduaren 4an izango da, domeketako zine emanaldiekin tartekatu dute jolasa, batean film emanaldia, eta hurrengoan berriz, Mingainluze egingo dute. Otsailera bitartean behintzat, plan hau mantenduko dute.
 
mingain5.jpg