Banatu dira Soraluzeko "Beldur Barik" sariak

plaentxia_com 2011ko aza. 22a, 13:14

"Antimatxistaman", "Ausartu" eta "Beldur Barik" lanek 200 euroko sari bana jaso zuten. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
"Beldur Barik" lehiaketako Soraluzeko sariak banatu zituzten atzo Zinean. Emakumeen Topagunea izan da genero indarkeriaren gaia jorratzen duten lanen saridunak izendatzeko arduraduna. Hona sarituak:
 
Lehen kategorian saritua Koldo Etxaniz izan da "Antimatxistaman" izeneko lanarekin. 200 euro jaso ditu.
 
{mosimage}
 
Bigarren kategorian "Ausartu" lanak irabazi du eta beste 200 euro jaso dituzte Idoia Malcorra, Lore Gallastegi, Alazne Etxeberria eta Olaia Altunak osatutako taldeak.
  
{mosimage}
 
Hirugarren kategorian proposamen bakarra egon da, Tere Guenetxeak aurkeztutakoa. "Beldur Barik" izenpean aurkeztutako lanagatik 200 euro jaso ditu. 
   
{mosimage}
 
Sari hauetaz gain, aipamen berezia egin zioten "Batu Gazte" taldeari, lehiaketan parte hartzeko adinez txikiegiak izateagatik ezin izan dute sarirako aukerarik izan.   
   
{mosimage}

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.