Eguaztenean kontsumo taldea osatzeko bilera Kiroldegian

plaentxia_com 2011ko aza. 22a, 12:46
Hamabost bat baserrizale batu zituen asteburuan "baserritik-baserrira" topaketak. Herriko hainbat baserri bisitatu eta gero, hurrengo zita biharko adostu zuten, kontsumo taldea osatzeko egingo den batzarrerako. Bestetik, Azaliatxon auzolanerako deia egin dute, biharko eta domekarako. 
 
Baserritik-baserrira topaketak hamabost baserrizale inguru batu zituen asteburuan. Herriko hainbat baserri bisitatu zituzten eta hurrengo, kontsumo taldea osatzeko bihar egingo den bileran elkar ikustekotan geratu ziren.

Eguaztenean kontsumo taldea osatzeko bilera Kiroldegian
Soraluzeko nekazaritza ekologikoko zale batzuk, kontsumo taldea osatzeko bilera deitu dute biharko. Mota honetako taldearen sorreran interesa duten herritarrak batu eta beraren sorrerarako eman beharreko pausoak aztertuko dituzte.
 
Baserriko ekoizleak zein kontsumitzaileek har dezakete parte bileran; bertan izango da Biolurreko teknikaria ere.
 
  • EGUNA: Azaroak 23, eguaztena
  • ORDUA: 18:30
  • LEKUA: Kiroldegiko erakusketa-gela

Eguaztenean eta domekan auzolana Azaliatxon
Azaliatxo baserria egiten diharduten lagunek auzolanerako deia zabaldu dute. Aurretik ere batu dira beste zenbait alditan, teilatua egin edo hormak adobearekin hartzeko. Eguaztenean eta domekan batzeko deia zabaldu dute oraingoan.
 
Joateko asmoa duenak telefono honetara dei egin dezake: 628220095.