Debegesak martxan ipinitako Ibai-Lagun
programaren garbiketa-saio hauen helburua, ibaia kutsatzen duten hondakinen
inguruko sentsibilizazioa egitea da. Hein handi batean, guk,
herritarrok, ibaira
botatzen ditugun hondakinak dira ibaia zikintzen dutenak. Horregatik batu zen herritar taldea atzo, ibaiko zaborra bertatik ateratzera, geure ingurumenri errespetuzko keinu bat egiteko asmoz.
Eskularru eta zabor-poltsak hartuta, Ermua, Mallabia, Soraluze eta Eibarko boluntarioek hiru orduz jardun zuten ibaian aurkitutako hondakinak jasotzen: plastikozko botila eta bilgarriak, lata eta burdin pusketak, egur zatiak, gurpilak, zapatila eta txankletak, zepo bat, auto bateko ihes-hodia, bizikletak…
Lehen baino garbiago dago ibaia orain eta zorionak boluntario guztiei!!!
{mosimage}{mosimage}{mosimage}{mosimage}{mosimage}