Udaleko Berdintasun Teknikariak, Yoana Azpitartek gaur arratsaldean
jakinaraziko du zazpi lanen artean zeinek jasoko duen 300 euroko saria.
Lehen kategorian (12-17 urte) hiru proposamen izan dira, 2. kategorian (18-26 urte) bi eta 3.ean
bakarra. Gehienak bideo formatua erabili dute. Hauez gain, saria
lortzeko adinez txikiegiak diren arren beste zazpigarren proposamen bat
ere jaso dute.
Sari banaketa astelehenean izango da, 19.30ean Zinean.