Aurreko urteetan bezala, aurten ere baserriaren inguruan gogoeta egitera
batzeko deialdia egin dute herriko zenbait baserritar gaztek.
Aurten
"baserrizale" sentitzen diren soraluzetar guztiei zuzenduta dago
deialdia. Era batera edo bestera, baserri-munduaren edo produkzio
ekologikoaren inguruko grina duten herritar guztiak daude gonbidatuta
topaketan parte hartzera.
Helburua, elkar ezagutu eta baserriaren
iraganaz, orainaz eta etorkizunaz berba eginaz gozatzea.
Egun osoko topaketa
Domeka goizeko
9:30ean Zeleta baserrian dago jarrita hitzordua. Handik San Andres
aldera abiatuko dira bide zaharrean gora. Tartean, baserrietan geldialdi
batzuk egin eta inguruko errota, bide, kañu eta abarren inguruko
azalpenak emango dira.
Eguerdirako San Andresera heldu eta babajana
izango dute zain. Bazkalostean berriz, trukean jokatu eta danbolinean
gaztainak erreko dituzte. Bazkaritara joan nahi dutenak 605706086
telefonora deitu behar dute izena emateko.
Azaroaren 23an herriko kontsumo taldea sortzeko bilera
Joan zen eguenean biolurreko ordezkariak kontsumo taldeez emandako hitzaldian, herrian talde bat sortzeko proposamena gauzatzen hastea erabaki zuten.
Joan zen eguenean biolurreko ordezkariak kontsumo taldeez emandako hitzaldian, herrian talde bat sortzeko proposamena gauzatzen hastea erabaki zuten.
Azaroaren 23an egin dute hitzordua, arratsaldeko
18:30ean, herriko antzokian. Produktu ekologikoak ekoiztu edo kontsumitu
nahi dituzten soraluzetar guztiei dei egiten diete bertan parte
hartzeko.