Diariovasco.com guneak, DV Multimedia izeneko sariak banatu zituen atzo, Elgoibarren. Sariok, Debabarreneko elkarteak saritzeko antolatzen dira, euren lanarekin herrien bizi kalitatea eta irudi onaren alde lan egiten duten elkarteak.
Debabarreneko zazpi herritako elkarte eta norbanakoek jaso zuten saria.
Kontrargiren 25 urteko ibilbidea aintzat hartu zuten.Carlos de Cos taldeko kidea oso pozik azaldu zen sariagatik: "Sari hau, egiaz, Mikel Valerorentzat da. Bera da 25 urtean Kolektiboari tiraka aritu dena eta pozik gaude bere lanak errekonozimendua jaso duelako".
Besteak beste, urteetan egindako dokumentazio lanaren aitortza izan da,
50. hamarkadako 2000 zinta baino gehiago batu dituzte eta ehundaka
argazki zahar berreskuratu.
Lehenago ere saritu izan dituzte soraluzetarrak. Duela lau rute Aritz Laskurainek jaso zuen saria, Soraluze F.T.ko neskek ere bai.
{mosimage} |
XXIII. Argazki rallya domekan
25 urteak ospatzen dihardu argazkilari taldeak. Zapatu honetan elkartetik pasatako bazkideekin bazkaria egingo dute Txurrukan. Domekan berriz, XXIII. Argazki Rallya egingo da. Goizeko 8.30-9.30 bitartean izen-ematea irekiko da Kontrargiren Errabaleko lokalean (Errabal 5, 1go pisua). Orduan banatuko dira argazkiek jaso beharreko gaiak, sei guztira eta toki publikoetan aterata.
Eguerdiko 14etan argazki txartelen bilketa egingo dute Kontrargiren lokalean. Abenduaren 2an jakinaraziko dira sarituen izenak. Sari banaketa berriz, abenduaren 17an egino dute kiroldegiko erakustaretoan.
Argazkiak Carlos de Cosenak dira.