Gaztañerre Azoka eguna izan zen zapatuan herrian. Eguraldi ezin hobea egin zuen, zerua urdin eta haizeak jotzen zuenetan, hegotik zetorren. Soraluzetar asko baserritarrez jantzita irten ziren kalera.
Fruta eta barazkiak, artisautza produktuak, ganadua, hegaztiak, likoreak zein mermelada. Ugaritasunez beteriko azoka egon zen Erregetxean.
Eguerdian, Urrats dantza taldeak ikuskizuna eskaini zuen bertan eta horren ostean, herriko baserritar bi omendu zituzten: Iturbebarri baserriko Jesusa Maiztegi eta Zabaleko Antonio Oregi.
Azokako postu onenari saria, beste behin, Lezarri baserriak eskuratu zuen. Bigarren saria Arizaga baserriak eta hirugarrena Arritxak.
Hauen atzetik, Nerea Elustondo eta Asier Sasieta bertsolarien txanda iritsi zen. Eta modu originalean egin zuten saioa, azokan zehar itzulia egin zuten begiekin ikusten zutenari hitzak eta doinua ezarriz.
Bien bitartean, Plaza Zaharreko karpan Pil-Pileanek ipinitako talo postuan jo eta su, geratu gabe aritu ziren goizetik eguerdira arte, taloak egin eta egin. Plaza Barrian berriz, Pil-Pilean eta Euskal Herrian Euskarazek materiala saltzeko postua ipini zuten, Kontseiluak ere, Euskal Tonbola erraldoia ezarri zuen Plazan.
Babajan herrikoia
Eguerdiko 3ak aldean ekin zitzaion Plaza Zaharreko karpako babajan herrikoiari. Bazkalostean, Xero Xietteren erromeriak alaitu zuen arratsaldea. Gaztetxean ere, babajana egin zuten. Goizean zehar gainera, txorizoa eta sagardoa banatzen aritu ziren.
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |