Atzo
arratsaldeko Udalbatzarra euriteen gaiekin hasi zen. Roke Akizuk,
euri jasak eta luiziak eragindako kalteen gaineko galderei
erantzunez ekin zion. Esan zuen, gaur edo biharko bide guztiak
garbitzea espero dela: "Altamira eta Aldaso-etxetxora bitarteko
bidea zabaltzen dihardue. Horrez gain, ikusteko dago zela geratuko
diran Ozuma-Ozumazpi, Boskoitxi eta Unzeta inguruak”.
Gertaeren
informazio guztia jasoko dutela esan zuen, kalteen materialen
balorazioa egiteko: “Dirutan zenbateko kostua izango duen ez dakigu
oraindik, baina dirulaguntzak lortzeko bideak aztertzen dihardugu”.
Horren ostean,
aztergaien zerrendari heldu zitzaion. Gipuzkoako Taxi Elkartearen
proposamenari helduz, herri taxi zerbitzuen tarifak %3ra igotzea
proposatu zuten. Aldeko 7 botu eta 4 abzstentziorekin onartu egin
zen.
2011-2014ko
Bake Epailea titularra eta ordezkoa aukeratu zituzten, Maragitina
Ibargoien Elgeta eta Jokin Etxaniz Beaskoetxea izango dira.
KPIaren araberako %3ko igoera
Udal Gobernu
Taldeak 2012ko Ordenantza fiskaletarako proposamena aurkeztu zuen.
KPIaren araberako %3ko igoera aplikatuko da tarifa guztietan, ondorengo hauetan ez ezik:
-Zabor bilketari
dagokion tasa, %3,70 igoko da.
-Kiroldegiko zerbitzuek %12ko igoera
izango du.
-Ludotekarako urteko tarifa berri bat aplikatuko da, 40
euroko kuota ordaindu beharko da urtean.
Hobarieri dagokienez,
eraikuntza zergaren hobaria %90etik %50era murriztuko da
komunitatearen obretarako eta %90eko hobari berri bat onartuko
nekazaritza-ustiapenentzako.
Ibilgailuei berriz %3ko
zergaren aplikazio progresiboa ezartzea adostu dute, zenbat eta
zilindrada haundiagoko ibilgailua izan, zerga haundiagoa ordainduko
da.
Sozialistek bi puntuko
emendakina aurkeztu zuten, iharduera ekonomikoetan IAZ-aren %35eko
hobaria proposatu zuen langile kopurua %5ean hazi nahi duten
enpresentzat. Bigarren puntuan, %90eko hobaria proposatu zuten
zuzeneko oinordetzan jasotako lokalentzat.
Emendakinak erabateko babesa
jaso zuen. Gobernu Taldearen proposamenak ere bai, aldeko bost botu
eta oposizioaren abstentzioarekin onartu zen.
{mosimage}
Iker Aldazabal:
"Elkarlanerako eskua luzatzen dugu"
Iker Aldazabal "pozik"
agertu zen aurkako boturik ez zelako egon: "Tirabirak izan
ditugu beste urte batzuetan, eta pozgarria arazorik ez egotea
ordenantzen gaiean. Pentsatzen dugu alderdikeriak alde batera utzi
behar direla pairatzen dugun krisialdi ekonomikoa medio.
Elkarlanerako eskua luzatzen dugu , Soraluzek aurrera egin dezan eta
erantzunkizunez jokatzea erabaki dugu aurreko urteetan bezala".
{mosimage}
Soledad del
Bosque: "Tasa berbera nahi dugu herritar guztientzat"
Botu
azalpenean, Soledad del Bosquek esan zuen atentzioa eman ziola
ordenantzetan, Bilduk EAEko KPIa beharrean, Espainiako datua hartzea
erreferentziatzat, %2,8koa. Instalazio eta obren zergari dagokionez,
gehitu zuen ez zuela ulertzen zergatik baserritarrek %90eko hobaria
izango zuten eta gainontzeko herritarrek %50a: “Zergatik hori?
Krisiak ez al gaitu ba denok modu berean eragin?”. Eurek %75eko
hobaria proposatu zuten herritar guztientzat. Gauza bera kritikatu zuten zaborren tasetan: “Baserri auzoetan zaborren
zerga txikiagoa izango dela kritikatu zuen Del Bosquek: “Ulertu
gabe jarraitzen dugu zergatik baserritarrei %60ko murrizketa ezarri
zaien. Guk %40a proposatu genuen"
{mosimage}
Hiart Arluziaga: "Gehien duenak gutxien duenari eman behar dio"
Hiart Arluziaga
alkateak esan zuen, krisi garaian konponbidea ez dela herritarrei
zamak pasatzea, "gehien duenak gutxien duenari eman behar dio,
eta testuinguru horretan kokatu dugu gure proposamena. Presio fiskala
ez areagotzen saiatu gar, baina neurri batzuk hartu ditugu egoerari
aurre egiteko. Horren adibide dira, polikiroldegiko tasa eta
ludotekakoaren igoera edo ibilgailuenean tasa progresiboen ezartzea.
KPIaren araberako igoerak ezarri ditugu, hori izan da irizpidea".
Gero, jarrera
arduratsua ikusi zela alderdi guztietan eta elkarlanean adostasun
batera heldu izana nabarmendu zuen: "Gure asmoa zintzoa izan da
beti, eta bide horretan sakontzeko asmoa" azaldu zuen.
{mosimage}
Azaroak 25: “Neska-mutilei, gonbit egiten diegu ekitaldietan aktiboki
parte hartzera”
Azaroak 25eko
“Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren”
harira idatzitako testua Lorea de Castrok irakurri zuen eta alderdi
guztiek babestu zuten. Herritar guztiei “eta bereziki
neska-mutilei, gonbit egiten diegu, azaroaren 25eko astean zehar,
Nazioarteko Eguna dela-eta izango diren ekitaldietan aktiboki parte
hartzera”.