Irure auzora heltzeko pasabidea ipiniko dute gaur arratsaldean

plaentxia_com 2011ko aza. 9a, 13:41

Unamuno enpresa atzetik Iraola-Mantxo baserri ondora ailegatuko da. Bertako bizilagunek arazoa "lehenbailehen" ebazteko eskatu dute. 

 
 
 
 
 
Makinek atzotik dihardute Irure auzora sarrera garbitzen. Hala ere, lan haundia dago oraindik eta Bidegik auzora irisgarritasuna bermatzeko behin-behineko pasabide bat ipintzeko asmoa agertu bazuen ere, azkenean bidea garbitzeari ekingo diote zuzenean.
 
Zabale baserriko bizilagunak oinez jaisten dihardute herrira: "Etxian gaixo bat be badakagu eta ia lehenbailehen zabaltzen daben bidia" eskatu dute.
 
{mosimage} 
Kamioia bidea garbitzeko lanetan.
{mosimage} 
Harri puska haundiak askatu dira lurretik.
{mosimage} 
Unamuno enpresa atzetik joango da behin-behineko bidea.
{mosimage} 
Argi transformatzailea.
{mosimage} 
Argindar postuaren kableak, solte, arriskurik sor ez zezaten.
 
Herriko ia bide guztiak libre daude 
Bestetik, Aldundiari zegozkion mendi bideak, denak daude atzotik irekita eta jada ez dago horietatik pasatzeko trabarik. Herriko bideetan, Txurrukako luizia atzo kendu zuten, Unzeta bidea zabalik dago eta Ezozitik Karakatera bideko lurrak kentzen dihardute kamioi eta zulatzaile baten laguntzaz. Roman Maiztegi auzo alkateak esan du, orain ikusi egin beharko dela zenbaterainoko kaltea jasan duen errepideak eta agian dena berreraiki beharko dela.
 
{mosimage} 
San Andres auzoan Aldundiko beharginak, atzo.
{mosimage} 
 
{mosimage} 
Arritxa baserritik Altamirara bidea garbitzen.
{mosimage} 
Luizi arrastoak bide ertzean pilatuta.
{mosimage} 
Kamioia beharrean. 
{mosimage} 
 
{mosimage}
Lokatza.
{mosimage} 
Adarrak euriteen norantzan okertuta.