Hiru zatitan banatuko da solasaldia, lehenengo informazio orokorra emango du eta instrumentu honek munduan izan duen lekuaz egingo du berba. Bigarren partean, trikitixak historian zehar "egindako ibilaldi batzuk" ekarriko ditu. Azkenik, bere inpresio eta gogoeta pertsonalak konpartituko ditu.
Hitzaldia eman bitartean, trikitixa joko du. Eta beraren eraginaz, jotzeko modu desberdinetaz eta soinu-tonu desberdineko instrumentuez azalpenak emango ditu.
Zugarramurdin bizi da Belda, baina izatez kataluniarra da. Hainbat musika taldetan jo izan du, besteak beste, Pomada, Mesclat edo Ensaladilla taldeetan. Egun, "El belde i el Conjunt badabadoc"-en trikitixa jo eta abestu egiten du.
Gaur iluntzeko 19.00etan izango da, Zinean.
Hemen behean Beldaren zuzeneko emanaldi bat ikusgai: