Eibarrerako bidea zabalik da dagoeneko

plaentxia_com 2011ko aza. 7a, 09:33

Atzoko luizi eta kalteen ondorioz Eibar eta Bergara aldeko irteerak itxi zituen Ertzaintzak. Goizaldeko  04:00ak aldera zabaldu dute Bergara alderako errepidea eta Eibar alderako bidea 10:30etatik zabalik dago. Udala emergentzia egoeran da atzo gauetik. Errekaldeko geltokitik autobusak antolatu ditu Bergarara eta Bergaratik Eibarrera joateko. Bideo labur bat ikusteko: klikatu hemen

 

 Udaleko ordezkariak Irureko luiziaren arriskua aztertu dute errepideetako teknikariekin batera eta bidea zabaldu.. Txurruka baserriaren atzealdeko luizia ikustera ere joanak dira Udaleko ordezkari eta teknikariak, ahalik eta lasterren garbiketa lanak hasteko asmoarekin.

 {mosimage}
 San Andres bidean, zuhaitzak eta lurra jausita. Atzo bidea itxita zegoen.
 {mosimage}
 Osintxura bidean, horma jausi eta errepidea itxita egon da goizaldera arte.
 {mosimage}
 Irure auzoko luiziak, auzoko errepidea itxi du. Eibarrerako bidea ere bai atzotik 10:30ak bitartean.
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 {mosimage}
 Txurruka baserritik San Andres auzora bidea itxita egon da.
 {mosimage}

 

  ARGAZKI GALERIA: klikatu hemen

 

Herriko bi irteerak itxita izan ziren bart

Irure auzoan jausitako luizi ikaragarriak (Unamuno atzean) itxiarazi zuen Eibarrerako bidea eta baita Irure bailarakoa ere. Bergara aldekoa berriz, Sologoengo elektraetxera urak bideratzeko kanala lehertu ostean itxi zuten. Beranduago jakin zuen Udalak herri baserri-auzo guztietan luiziak gertatu zirela eta ondorioz pasabiderik ez zegoela. San Andres auzoan bi-hiru luizi gertatu ziren eta Txurruka baserriaren gainaldean beste bat (errepide osoa hartzen duena). 

 

 

 {mosimage}
{mosimage}
 Zeleta auzotik erreka zetorren atzo bidean behera.
 {mosimage}
 Estazio kalean behera izugarrizko ur emaria zetorrean arratsaldean.
 {mosimage}
 Lertxundi etxearen atzealdeko urak bere bidetik aterata.
 {mosimage}
 Errabal kalea urak hartu zuen arratsaldean.
 {mosimage}
 Errabal kaleko bizilagunak etxera sarbidea babesten.
 {mosimage}
 Ibaiak ikaragarrizko ur emaria zeraman arratsaldean.
 {mosimage}
 Urak Gaztelupe eta pasealeku berriaren arteko eskaileretan barrena.
 {mosimage}
 Lertxundi etxearen aldameneko errekako urak harrapatu zuten autoa mugitu ezinda.

 

 Udalean larrialdi batzordea 

Iluntze aldean bildu ziren Udaleko ordezkariak egoera larriari erantzuten hasteko. Alkatea eta hirigintzako zinegotzia etengabeko harremanetan izan ziren Ertzaintzako eta Udaltzaingoko arduradunekin. PESAko autobusak Osintxuko gasolindegian lagatako 8 soraluzetarrak ekarri (23:00etan) eta San Andresko bidea oztopatzen zuen luizia garbitzeko lanak abiatzeko (01:00ean). Premiarik handiena zuten zereginak egin ostean goizaldeko 04:00etan bildu dira berriz alkatea, zinegotziak eta Udaltzainak, gaurko egunez egoera bideratzeko egin beharrekoak adostera.