Domekan ibaia garbitzeko saioa bertan behera geratu da eguraldiagatik

plaentxia_com 2011ko aza. 4a, 14:36

Soraluze, Eibar, Ermua eta Mallabiko lan-saioa azaroaren 20an egingo da. Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun, aurreikusitako data mantenduko da, azaroaren 13a.

 
 
 
 
Domeka honetarako deituta zegoen Deba ibaia garbitzeko lan-saioa bertan behera geratu da. Euri denboralea dela eta alerta egoera iragarri dute datorren iganderako, azaroaren 6rako, horregatik, Debegesak, Soraluze, Eibar, Ermua eta Mallabian ibaia garbitzeko antolatutako lan-saioa bertan behera uztea erabaki du. Deialdia datorren azaroaren 20ra atzeratu dute.
 
Bestetik Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun, azaroaren 13ko lan-saioa mantendu egingo dute.
 
Guztira, Soraluze, Eibar, Ermua eta Mallabian 100 bat boluntariok eman dute izena garbiketan parte hartzeko. Soraluzen zehazki, 45 izan dira, Debegesak argitu du boluntario guzti hauei data berria zein den jakinaraziko diela.
 
Batean edo bestean parte hartzeko aukera badago oraindik. Horretarako Debegesara deitu behar da  943820110, komunikazioa@debegesa.com helbidera idatzi edo
www.debegesa.com gunea kontsultatu.