2008an kaleratu zuen Fiachrasek izen bereko lehen diskoa. Urte eta erdi euren berririk gabe egon ostean, "Hiltzera goaz" (Bonberena Ekintzak) izeneko lan luze berria aurkeztera datoz Soraluzeko Gaztetxera.
Aitor Aldanondo, Txus Martinez, Andoni Aperribai, Joseba Garcia de
Andoin, Josu Zeziaga eta Haritz Artolak osatzen dute taldea. Euren
eskuetatik eskusoinu, gitarra, teklatuen doinuak aterako dituzte,
ahotsaren eta "tabernazuloetako" koroekin lagundurik.
Kontzertua gaur gaueko 22.00etik aurrera izango da. Sarrera, 3 euro.
Irudia: diariovasco.com;