Gaztañerre 2011: egun bateko ospakizuna baino askoz gehiago

plaentxia_com 2011ko aza. 1a, 14:58

Aurtengo Gaztañerreko azoka azaroaren 12an izango da, eta Gaztañerre eguna 14an. Bi data horiez gain, datorren astetik aurrera, hainbat hitzaldi, ikastaro eta topaketa antolatu dira, denak baserri munduari lotuta. Ikusi egitaraua:

 
 
 
 
 
 
 
2011ko Gaztañerre ez da azoka egunera eta eguna bera ospatzera mugatuko. Azaroaren 7an hasi eta 20ra bitartean, hainbat ikastaro, hitzaldi, topaketa eta solasaldi antolatu dituzte. Denak baserri bizitzari lotuak, hala nola, auzolana eta soinu txikiaren ibilbideari buruzko hitzaldi interesgarrietan parte hartzeko aukera egongo da; urteroko talo ikastaroa aurten ere eskainiko du AEKk, Ibai-eder elkartean; Kontsumo taldeak zer diren hobeto ezagutzeko hitzaldia prestatu dute EHNE eta Bilourrek azaroaren 10erako.
 
Azoka eguna berriz, azaroaren 12a izango da. Goizeko 9.00etatik baserritar eta artisauek euren produktuak salgai izango dituzte eta  horrekin batera, umeendako herri-jolas eta eskulanak izango dira Kukumixoren eskutik. Kale animazioa, dantzak edo eta bertsolari ibiltariak ere ez dira faltako. Ohiko herri babajanaren ostetik, erromeria bikaina eskainiko dute herriko Xero Xiette plaentxiatarrek.
 
Gaztenerre eguna, azaoraren 14an izango da, astelehena. Joserra Aguirianok gidatutako ardo dastaketa antolatu dute, olio, gazta eta atunarekin lagunduta, Plaza Zaharrean ipiniko duten karpan. Iluntzean berrz, euskara ikasleekin kantu afaria egingo da Ibai eder elkartean.
 
Azaroaren 20an izango da Gaztañerreko azken ekitaldia, basarritik-basarrira: Soraluzeko basarrizaleen topaketa, hain zuzen. 
 
Hona egitaraua egunez-egun.
 
GAZTAÑERRE 2011 SORALUZEN
 
Azaroak 7, astelehena
Auzolanari buruzko solasaldia "Auzolan Ekimena"ko partaideekin, 19.00etan zinean. 
 
Azaroak 8, martitzena
"Tikiketa" soinu txikiaren ibilbideak mundutik zehar, Carles Beldaren eskutik, 19.00etan Zinean. 
 
Azaroak 9, eguaztena
Talo ikastaroa AEK-koen eskutik 19.00etan Ibai-eder elkartean. (Izena emateko deitu 943 75 13 04 edo idatzi euskara@pilpilean.com helbidera azaroaren 7a baino lehen). 
 
Azaroak 10, eguena
Kontsumo taldeak ezagutuz, EHNE eta Biolurrekin. 18.30ean Plaza Zaharreko karpan. 
 
Azaroak 12, AZOKA EGUNA
9.00etan Baserritarren eta artisauen azoka irekiera txalaparta-adar hotsekin.
10.00etan umeendako herri-jolas eta eskulanak Kukumixoren eskutik kiroldegiko frontoian. 
Goizean zehar, kale animazioa, dantzak, bertsolari ibiltariak...
15.00etan herri babajana, Plaza Zaharreko karpan. (Txartelak Iratxo, Arrano eta Gaztelupen salgai).
19.00etan Erromeria, Xero Xiette taldearekin, karpan. 
 
Azaroak 14, GAZTAÑERRE EGUNA
Ardo dastaketa olio, gazta eta atunarekin, Joserra Agirianoren gidaritzapean. 20.00etan Plaza Zaharreko karpan. (Sarrerak Bizikaleko komertzioetan salgai).
Euskara ikasleekin Gaztañerre kantu-afaria, Ibai eder elkartean. 
 
Azaroak 20, domeka
Basarritik basarrira: Soraluzeko Basarrizaleen topaketa.